Nafarroako Aterpetxeak

Zer dira aterpetxeak?

Aterpetxeak leku estrategikoetan kokatutako turismo-establezimenduak dira, pertsona-taldeak hartzeko prestatuak, natura-, kultura- eta landa-inguruneez gozatzera eta ibiltariei zerbitzua ematera bideratuak.

Zer zerbitzu eskaintzen dituzte aterpetxeek?

Aterpetxeek hainbat edukiera dituzten gelak dituzte. 4, 6, 8, 12 pertsonako edo gehiagoko gelak izan daitezke. Pertsonentzat eta taldeentzat dira, besteak beste, familientzat edo lagun-koadrilentzat, eskola-taldeentzat, kirol-klubentzat, elkarteentzat, enpresentzat eta abarrentzat. Kalitatezko instalazioetan prezio ekonomikoak dituzten ostatuak eskaintzen dituzte.

Eskaintza gastronomikoa askotarikoa da, sukaldaritza tradizionalari lotua, errotua edo Bidearen hurrengo etapari aurre egiteko pentsatua.

Nori zuzenduta daude?

Banaka, talde txikitan edo talde handitan doazen mota guztietako pertsonei. Aterpetxe batean zure ostatuaz gozatzeko modu asko daude.

Establezimendu motaren, kokapenaren eta funtzioaren arabera, hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte. Funtsean, bi establezimendu mota aurkituko ditugu:

LANDA INGURUNEETAKO ETA INGURUNE NATURALETAKO ATERPETXEAK

Nafarroa ezagutzeko leku ezin hobeetan kokatuak, kulturaz, gastronomiaz, historiaz eta naturaz gozatzeko gune natural eta herrietan.
Jarduera-eskaintza zabala dute. Abentura-parkeak, tokiko tradizioei lotutako tailer gastronomikoak, baratzeetako jarduerak, BTTko ibilbideak, zaldiz edo oinez, eskia eta elur-erraketak, Erdi Aroko herrietara bisitak, ingurumen-hezkuntza, piraguismoa, espeleología…

Zaila izango da zure aukerarik gustukoena ez aurkitzea.

ATERPETXEAK DONE JAKUE BIDEAN

Estrategikoki, Donejakue Bidearen etapa desberdinetan atsedenleku gisa kokatuta daude. Ez duzu zertan erromesaldian egon behar aterpeez gozatzeko, baina egiten ari bazara, ostatua, atsedena, mantenua, informazioa eta laguntza eskaintzen dizute.
Atseden hartzeko, indarrak berreskuratzeko, Bidea egiten duten beste pertsona batzuk ezagutzeko eta zure esperientziaz gozatzeko lekurik aproposena.