948 22 88 22

Lesakako Aterpetxea

MATXINBELTZENEA

Matxinbeltzenea aterpetxe turistikoa 1633. urtekoa da, eta 1991n zaharberritu zuten aterpe izateko.

Matxinbeltzenea

Lesaka. Nafarroako iparraldean dagoen herri txikiak hirigune ederra du. 2 frontoi estali, igerilekua eta gune hidrotermal estalia ditu, parkeak eta mota guztietako zerbitzuak (dendak, jatetxeak, osasun-zentroa, turismo-bulegoa).

Lesakako herrigunean kokatua (2600 bizt.), Bidasoa bailaran, Matxinbeltzenea inguruak zure egonaldiaz gozatzeko hainbat aukera eskaintzen dizkizu. Matxinbeltzenea menditik eta itsasotik gertu dago, Iparralde eta Baztan artean.

Autoz 30 minututan sar zaitezkeen lekuak: Bertizko Parke Naturala, Leurtzako Eremu Naturala. Itsasorantz: Hondarrabia, Donostia, Hendaia, Biarritz Kantauri itsasertzean.

EuroVelo1-Ederbidea zikloturisten eta GR-11 oinezko bidezidorren pasagunea.

Instalazioak:Turismo Aterpetxea (2. kategoria): 60 lagunentzako lekua du, 4, 6 eta 8 lagunentzako logelak ohategietan. Berokuntza zentrala. Erabilera anitzeko gela. Janaria prestatzeko aukera. Bezeroentzako terraza esklusiboa. Bizikletak gordetzeko aretoa. Wi-Fi eremu komunetan. Ez da animaliarik edo maskotarik onartzen.

Eskainitako-proposatutako jarduerak: Inguruko beste enpresa batzuekin lankidetzan: alokairua eta btt gidak, abentura-parkeak eta uretako jarduerak.

matxin@ikaeuskaltegiak.eus

Arretxea 22, 31770 – Lesaka (Nafarroa)

Turismoko inskripzio-kodea: UAB00059