948 22 88 22

Oibarko

Aterpetxea

LA BIZKAIA

Behe Mendiko Eskualdean dago, Nafarroako Erdialdean Zangoza, Irunberriko arroila, Leireko Monasterioa eta Xabierko Gaztelutik gertu.

La Bizkaia

Izko mendilerroko muino baten gainean Oibar dago, defentsarako gotorleku izan zen Erdi Aroko herria, talaia moduan eraikitzea erabaki zuena.

Turismo-aterpetxea (1. kategoria), 54 lagunentzako lekua du, ohatzeak eta bainugela propioa duten logeletan banatuta. Zoru berogailua du, WIFI aterpetxe osoan, bizikletak gordetzeko gela, guztiz irisgarria. Ostatu mota bat baino gehiago hartzeko aukera, janaria prestatzeko aukera barne.

Mota guztietako jarduerak, bilerak, tailerrak eta ikastaroak egiteko hainbat gela ditugu.

Oibarren, Artamendian, abentura-parke bat dago tirolinekin. Oibarreko naturaguneetara hainbat bisita: aintzira txikia inguruko hegaztiez gozatzeko, Oibarreko parke eolikora igoera, mendian elurzuloa eta Huntzen putzua, udan bainua hartu ahal izateko.

4 Nordic Walking ibilbideak, zonaldean zehar zailtasun ezberdinekin.

Hainbat jarduera: Kayak, Irunberriko arroilan.

Ibilbide eta bisita kulturalak, erromatarren garaitik Eslavako Santa Criz hiri erromatarra, eta Erdi Aroko Xabierko Gaztelua, Leireko Monasterioko monjeak Gregoriano abesten ikusteko.

San Pedro kalea, 4 – 31460 Oibar (Nafarroa)
Turismoko inskripzio-kodea: UAB00050