Menu

Olentzeroa Astitzen !!!

Joan den larunbatean, abenduaren 14an, haur asko bere gurasoekin Astitzko Aterpera hurbildu ziren. Antza denez,Olentzeroa eta Mari Domingi Larraungo basoetan zebiltzatela zurrumurrua entzuna zuten. Aterpean goxo bazkaldu ondoren, Astitz herriko basoan sartu ziren, eta bertan bizi diren Izaki mitilogikoen laguntzaz Mari Domingi eta Olentzeroarekin topo egiten lortu zuten. Haurrek idatzitako eskutitzak Olentzeroari eman zizkioten, eta eskatutako opariak jasotzeko goizegi zen arren, ez ziren esku hutsik joan, Olentzeroak eta Mari Domingik gaztainak eman zizkietelako. Horrela, haurrak eta gurasoak basotik Astitzko Aterpera itzultzean sekulako gaztain-jana dastatu zuten. Ez zen orduan festa amaitu, afaldu ondoren haurrek aterpean bertan musika-festa egin zutelako... Eta Larraungo Sorgina Josefinak eta Basajaunek azaldu zigutenez, badakizue mitologia dela irudimena eta errealitatearen arteko nahasketa; egia ala gezurra, begien artean sudurra !!!

Datorren urtean berriro elkar ikusiko dugulakoan, mila esker denei !!!

 

Información adicional

Leer más ...
Suscribirse a este canal RSS