Menu

Gorputz Adierazpena, ikastaro trinkoa Astitzko Aterpetxean.

Miren Tirapu Goikoetxearen zuzendaritzapean 2015eko otsailaren 13, 14 eta 15ean Astitzko Aterpetxean Gorputz Adierazpena ikastaro trinkoa burutuko da.

Miren Tirapuren hitzetan hauexek dira ikastaroaren helburuak: “Gure barne-bulkadak jasotzeko gaitasunean gure gorputz fisikoa sentiberagoa izan dadin lortzea. Hitzezkoa ez den modu batean adierazten den egia emozionala aurkitzea. Seinale ezberdinen aurrean gure gorputzak dituen erantzuteko mekanismoetan kontzientziatzea. Guk ditugun mugetatik haratago buru eta gorputzaren bilatze horretan irudimenari bide egiten uztea. Bakarkako lanetik abiatuta  denon artean pieza bakarra osatzea. Erlaxazio, desblokeo psiko –fisiko eta irudimen ariketatik abiatuko gara.”

Ikastaro hau helduentzat da eta euskaraz burutuko da. Ikasle kopurua mugatua da.

Tarifa: ikastaroa + aterpetxean asteburu osoko mantendua (ostiraleko afaritik igandeko bazkaria arte, hau barne) = 150 €.

Informazio gehiago nahi izanez gero, telefono zenbaki honetara deitu ahal duzu 677638749 edota gure web orrialdera jo ahal duzu.

 

Submit a Comment

Información adicional

Leer más ...
Suscribirse a este canal RSS